XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta kultura erabili egin behar dugu, boterearen itxura apaintzeko eta edertzeko, Greziak Akropoliarekin egin zuen bezala, edo Txinak berdin, bere harresi azkengabearekin...

Eta egoera berri haren aurrean ere ez zeuden ados:

- Ez larritu, don Polikarpo esan zion Faraonidesek.

- Bihar hondeamakinak sartuko bagenitu, altzagarrak ezezik nazioarteko komunitatea ere aurka jarriko litzaiguke, eta hori ez zaigu inola ere komeni.

- Bestelako asmoak ditut nik.

- Zabortegia egin beharrean, turismoa erakar dezaketen proiektuak bultzatu beharko genituzke, beharbada, Nobel Sarien arrakasta aprobetxatuz.

- Berritu ala hil: aukera bikaina 2000. urte honek eskaintzen diguna, mende zaharraren jantziak kentzeko eta mende berriarenak soineratzeko!

- Bai, egoerari buelta eman behar diogu, haien garaipena gure garaipen bihurtu...

- Eta horretarako, geureak egin behar ditugu zuhaitz lumaduna eta kangurua, geureak egin eta exhibitu, boterearen ikur eta apaingarri gerta daitezen azkenean.

- Kanguruari dagokionez, hortxe dugu don Meliton preso, eta hori zure kontua izan daiteke.

- Maskota ezin egokiagoa izan dezakezu izutzen ez omen den kanguru hori, zure segurtasun indarrek eredutzat ere har dezaketena.